Faseak
Zure lehentasunak kontuan hartu nahi ditugu!
Arrigorriagako Udalak aurrekontu parte-hartzaile berriak abiarazi ditu, eta 300.000 euro bideratuko ditu guztira.
Prozesu honen helburu nagusia da Arrigorriagako herritarren ahotsa jasotzea, prozesua gauzatuz.
Horretarako, prozesua hiru zati nagusietan dago banatua: Ideiak aurkeztea, proposamenak aztertzea eta baloratzea eta azkenik, hautatutako proposamenen azken bozketa.
Lehen prozesuan, 16 urtetik gorako biztanle guztiek proposamen bat argitaratzeko aukera izango dute maiatza eta ekaina bitartean. Ekainaren 30ean proposamen guztiak jasoko dira eta uztailean zehar udal-talde tekniko batek irakurriko ditu. Eskatutako ezaugarriak betetzen dituzten proposamen guztiak azken bozketan sartuko dira.
Azken bozketa irailean izango da. Arrigorriagan erroldatutako herritarek, zerrenda bakoitzeko 3 proposamen bozkatuko dituzte eta Udalak boto gehien dituzten proposamenak jarriko ditu martxan
Zalantzarik izanez gero, kontsultatu informazio gehiago edo jarri harremanetan Udalarekin.
Aurrekontu irekiak
Bozkatu Zure Proposamen Gogokoenak!
Ekainaren amaieran jasotako proposamen guztiak aztertu ondoren, bozkaketa fasera igaroko direnak aukeratu dira. Orain, hirugarren fasean zaudete, eta Arrigorriagako Udalean erroldatutako herritarrok zuen gustuko proposamenen alde bozkatzeko aukera izango duzue.
Proposamenak hiru multzo nagusitan banatu dira, aurrekontuaren arabera:
- 0€ eta 50.000€ bitarteko proposamenak: Bi proposamen aukeratu behar dira.
- 50.000€ eta 100.000€ bitarteko proposamenak: Proposamen bakarra aukeratu behar da.
- 100.000€ eta 150.000€ bitarteko proposamenak: Proposamen bakarra aukeratu behar da.
Eman zure botoa eta erabaki zein proiektu gauzatuko diren! Zure parte-hartzea funtsezkoa da.