Dagoeneko kontua dut Eman izena!
×

chat-icon Galdera azkarrak

×
  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Nola parte hartu

Arrigorriako Udalak 300.000 euroko aurrekontu parte hartzaile berriak jarri ditu martxan herritarren proposamen eta proiektuak bultzatzeko. 

Prozesua, hiru zati nagusietan dago banatua: Proposamen bilketa, proposamenen analisia eta amaierako bozkaketa. 

Lehen prozesuan, 16 urtetik gorako biztanle guztiek proposamen bat argitaratzeko aukera izango dute maiatza eta ekaina bitartean. Ekainaren 30ean proposamen guztiak jasoko dira eta uztailean zehar Udaleko taldeak irakurriko dituzte. Araudia betetzen duten proposamen guztiak, amaierako bozkakerako aukeratuak izango dira.  

Amaierako bozkaketa irailean ospatuko da.  Arrigorriagan erroldatutako herritarek, zerrenda bakoitzeko hainbat proposamenen alde bozkatu beharko dute  eta boto gehien dituzten proposamenak Udalak martxan jarriko ditu.   

Nola parte hartu? 

Proposamenak modu birtualean zein bertara etorrita har dezakezu parte:   

  • Aurrez aurre: Udaletxera joan da, mahai bat topatuko duzue prozesuaren informazio guztiarekin. Bertan proposamena presentzialki argitaratzeko aukera izango duzue, fitxa betez. Derrigorrezkoa da NANarekin edo identifikazio dokumentu bat ekartzea.
  • Online: Eman ezazu izena  atarian eta aurkeztu proposamen bat eskuko telefonoa edo beste gailu bat erabilita. Udalaren erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu daiteke.

Nork aurkez dezake proposamen bat? 

  •  16 urtetik gorako herritar guztiek aurkeztu ahal izango dute proposamena.
  • Arrigorriagako Elkarteen Udal Erregistroan izen emanda dagoen nortasun juridikoko edozein entitatek (elkarteak edo taldeak) egin dezake proposamena. 
  • Herritar bakoitzak proposamen bakarra egin dezake. Bat baino eginez gero, 
    Udala harremanetan jarriko da harekin 7 eguneko epean bat aukera dezan.

Nork eman dezake botoa?

  • Arrigorriagan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar guztiek.
  • Bozketa online eta aurrez aurre egin ahal izango da. Online formatuan atari honen bidez egingo da. Bozketa presentzialari dagokionez, botoa emateko, udaletxera joan beharko duzu zuen NANarekin edo zuen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioarekin. 

Zein ezaugarri izan behar ditu aurkeztutako proposamenak? 

  • Argitaratutako proposamenak Arrigorriagako Udalaren eskumenekoa izan behar du.
  •  Proposamen zehatza  izan behar du, xedea edo helburua, beti ere interes publikoarekin bat etorri beharko duena.  
  •  Aurkeztutako proposamenak, 1.000€-ko kostu minimo bat izan beharko du.