Faseak
Aurrekontu irekiak
Bozkatu Zure Proposamen Gogokoenak!
Ekainaren amaieran jasotako proposamen guztiak aztertu ondoren, bozkaketa fasera igaroko direnak aukeratu dira. Orain, hirugarren fasean zaudete, eta Arrigorriagako Udalean erroldatutako herritarrok zuen gustuko proposamenen alde bozkatzeko aukera izango duzue.
Proposamenak hiru multzo nagusitan banatu dira, aurrekontuaren arabera:
- 0€ eta 50.000€ bitarteko proposamenak: Bi proposamen aukeratu behar dira.
- 50.000€ eta 100.000€ bitarteko proposamenak: Proposamen bakarra aukeratu behar da.
- 100.000€ eta 150.000€ bitarteko proposamenak: Proposamen bakarra aukeratu behar da.
Eman zure botoa eta erabaki zein proiektu gauzatuko diren! Zure parte-hartzea funtsezkoa da.
Txosten honetan Arrigorriagako 2024ko Aurrekontu irikien emaitzak aurkezten dira. Aurrekontu horietan Osoigoren teknologia erabili da
prozesuaren digitalizazioan eta herritarren partaidetza-mailetan arrakasta bermatzeko.
Aurrekontu parte-hartzaileek 4 hilabete inguru iraun dute - 2024ko maiatza/2024ko iraila-. Denboraldi horretan, arrigorriagakoek bertako
bizi-kalitatea hobetzeko ideiak proposatu ahal izan dituzte, baita beharrezkotzat jotzen dituzten proposamenak bozkatu ere. Hau guztia
erabakiak hartzeko prozesua demokratizatzeko beste modu bat da, herritarren iritzia eta beharrak kontuan hartuz.
Deskargatu txostena