Dagoeneko kontua dut Eman izena!
×

chat-icon Galdera azkarrak

×
  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Zure lehentasunak kontuan hartu nahi ditugu!

Por: Laura Olabarria
image

Arrigorriako Udalak 300.000 euroko aurrekontu parte hartzaile berriak jarri ditu martxan herritarren proposamen eta proiektuak gauzatzeko. 

Prozesua, hiru zati nagusietan dago banatua: Proposamen bilketa, proposamenen analisia eta amaierako bozkaketa. 

Lehen prozesuan, 16 urtetik gorako guztiek proposamen bat argitaratzeko aukera izango dute, maiatza eta ekaina bitartean. Ekainaren 30ean proposamen guztiak jasoko dira eta uztailan zehar Udaleko taldeak irakurriko dituzte. Araudia betetzen duten proposamen guztiak, amaierako bozkakerako aukeratuak izango dira. 

Amaierako bozkaketa irailean burutuko da. Horretarako, proposamenak hiru zerrendatan banatuko dira: 10.000€-tik beherako proposamenak, 10.001€-tik 30.000€-ra bitarteko proposamenak eta 30.001€-tik 50.000€-ra bitarteko proposamenak. Arrigorriagan erroldatutako herritarek, zerrenda bakoitzeko 2 proposamen bozkatuko dituzte eta Udalak boto gehien dituzten proposamenak martxan jarriko ditu.